XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.2.4 Eguzkitiko beroaren aplikabideak.

Orain arte ikusi ditugun beltzez pintatutako bilgailu eguzkitiarrek, 100ampdeg;C-tarainoko tenperatura maximoa lor dezakete.

Honelako beroa behe-tenperaturako beroa izenda dezakegu.

Tenperatura handiagoak lortzeko, superfizie delektiboak erabili behar dira, edo eguzkitiko argia kontzentratu edo eta bilgailuak orientatu egin behar dira.

100ampdeg;-z gorako tenperaturak goi-tenperaturak izendatuko ditugu.

Goi-tenperaturako beroaren aplikabide batzu hauxek dira:
- Sukalde eguzkitiarrak.
- Labe eguzkitiarrak.
- Lurrunaren produkzioa.
- Goi-tenperaturako gasen produkzioa.
- Eskala handiko beroaren bihurpen termodinamikoa elektrizitatetan eta energia mekanikotan
.

Horko aplikabide batzu bihurpen termodinamikoari buruzko atalean ikusiko ditugu.

Behe-tenperaturako beroaren aplikabideen zerrenda, hauxe da:
. Etxeko ur-beroztapena.
. Piszinen beroztapena.
. Lehorketa (fruitu, kontserba eta abarrena).
. Sukaldeak.. Aire egokitua.
. Uraren destilazioa.
. Eskala txikiko beroaren bihurpen termodinamikoa elektrizitatean eta energia mekanikotan
.

Aplikabide batzu aztertuko ditugu:.

2.2.4.a) Uraren berotze eguzkitiarra.

Gaur egun merkatutan dauden ur-berogailu eguzkitiarrek absorbatzaile beltzak erabiltzen dituzte.

Eredu sinpleenean hodi formako absorbatzaileak erabiltzen dira, non ura almazenatua egoten den, nahi den tenperatura lortu arte.

(Ikus 19. irudia).